IKUS-ENTZUN

Kresala Zineklubak urte honetako azken saioa eskainiko du bihar

Bihar, hilak 30, 2025eko azken saioa eskainiko du Kresala Zineklubak, 19:30ean, Donostiako Trueba zinema aretoetan. Egun horretarako Moving (Shinji Sômai, 1993) filma pantailaratuko dute.

Renko neskaren gurasoak dibortziatu berri dira. Aita etxetik joaten da eta bera gabe bizitza berri batera egokitu beharko du. Fisikoki bere aitarengandik bananduta eta larritutako amarekin ados ez dagoela, neska horrek heldutasunerako urratsa kudeatu beharko du.

Abenduan, April (2024), El Diablo Dijo No (1943), Sympathy For Mr. Vengeance (2002), eta Viet And Nam (2024) `piezak pantailaratuko dira biharkoaz gain.

Informazio guztia: Kresala.

Show More

Related Articles

Back to top button