
Abenduaren 15era bitartean Barakaldoko Udaleko Kultura Arloak, Gurutzetako Zentro Zibikoaren bitartez, Bihotzaren hitzak 2026 Amodiozko Gutunen XXXI. Lehiaketarako deialdian parte hartzeko epea duzue.
18 urtetik gorako edonork har dezake parte, eta kategoria bakoitzeko gutun bat, gehienez, aurkez daiteke (gutun bat euskarazko kategorian eta beste bat gaztelaniazkoan).
Lanak originalak, argitaragabeak eta inolako formatu edo euskarritan argitaratu eta saritu gabeak izan beharko dira. Gai nagusia maitasuna izango da, edozein adierazpenetan. Gehienezko luzera 700 hitzekoa izango da.
Izenburu bat izango dute, eta izengoitiarekin sinatuko dira, hala nahi izanez gero.
Gutunak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: bihotzarenhitzak@barakaldo.eus. Mezuaren gaian honakoa adierazi beharko da: Bihotzaren hitzak 2026 Amodiozko Gutunen XXXI. Lehiaketa.
Gurutzetako Zentro Zibikoko talde teknikoak eta komunikazio, hizkuntza eta literatura alorreko profesionalek osatuko dute epaimahaia. Lanaren kalitate literarioa, edukiaren originaltasuna eta estiloa baloratuko dira. Eskuz idatzitako lanetan kaligrafia hartuko da kontuan. Lehenengo saria 550€ eta diploma izango da.
Sari-banaketa 2026ko otsailaren 21ean, larunbatean, izango da.
Hemen kontsultatu ahal dituzue betebeharreko guztiak.



