ESZENA

Bilbon kultur programazio zabala irailean eta urrian

Bilboko Udalak kultura-jarduera asko (zirku garaikidea, kaleko arte eszenikoak, musika, arte plastiko eta bisualak, literatura, ondarea eta folklorea) atondu ditu datozen hilabetetarako, publiko guztientzat diseinatua eta auzoetan gozatzeko.

Datozen asteetan programa hauek hasiko dira: Eszena Kalera, Expodistrito, Dantza Plazetan, Zirkualde, Plazarik Plaza, BAD, Bilboko Zirkuitua eta Bilbao Izan.

Datorren astean, Eszena Kalera programa hasiko da, eta irailaren 1etik 30era garatuko da. Edizio honetan 16 antzerki-konpainiak hartuko dute parte eta guztira 31 emanaldi eskainiko dituzte Bilboko 27 auzotan. Bere egitarauan hainbat diziplinatako ikuskizunak biltzen ditu, hala nola zirkua, dantza, magia, kale-antzerkia edo txotxongiloak.
Irailaren 1ean abiatuko den beste ekimen bat Expodistrito da. Erakusketen ziklo honek bertako artisten eta beste kolektibo batzuen erakusketak (argazkilaritza, pintura eta beste arte plastiko batzuk) eskaintzen ditu hainbat auzotan.

Irailaren erdialdean, irailaren 18tik 20ra, Zirkualde etorriko da, zirku-arte garaikideen jaialdia. Bere programaren barruan, Dantza bertikalaren III. Topaketa egingo da irailaren 18an El Fango kiroldegian.
Azkenik, irailaren 25etik 27ra, Plazarik Plaza jaialdia egingo da. Basurtu auzoko kaleak kalejiraz, dantza-alardez eta beste hainbat emanaldiz beteko dira.

Horren ostean, urriaren 16tik 26ra, arte eszeniko abangoardisten, berritzaileen eta askotarikoen inguruko topaketa egingo da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiari esker (BAD).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button