ESZENA

Nafarroako makina bat herritan “Kultur” programa

Nafarroako makina bat herri bisitatuko duen Kultur programak bere 30. edizioa antolatu du, musika, dantza, antzerki eta zirkoz beterik. Udako bi hilabete baino gehiagotan, ekainaren 20tik irailaren 21era, horretaz guztiaz gozatzeko aukera egongo da.

Aurtengo edizioa 43 herritan izango da berriro, “tokiko talentu berri eta finkatuaren aldeko apustua eta emakumeak mundu artistikoan duen ikusgarritasuna” zabaltzeko xedez.

Esaten dugun moduan denetarik izango da, jazza, popa, rocka, flamenkoa, antzerkia, zirkua, dantza, herri-kultura, musika klasikoa…. baina Bertizko Parke Naturaleko Lorategi Historiko-Artistikoak hartuko du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, edizio honetako berrikuntza nagusietako bat. Zortzi emakumek (Leire Olkotz, Idoia Iribertegui, Berta Suescun, Mila Garcia, Gabriela Barrio, Itziar Goñi, Rebecca Gil eta Concha Pasamar) osatzen duten Variopintas talde artistikoak Ars Naturae-Natura Artis proposamena aurkeztuko du. “Natura hori behatu eta eralda daiteke (“ars naturae”), baina, era berean, bakoitzaren sortzeko moduaren (“natura artis”) isla intimo gisa uler daiteke.”

Ostiral honetan, hilak 20, abiatuko da ekimena Fitero herrian, Arbea-Diéguez Quartet taldearekin. Arbea-Diéguez Quartet taldea 2021. urtean osatu zuten antzeko musika-kezkak zituzten lau musikari gaztek. Geroztik, parte-hartze oso aktiboa izan dute Euskal Herriko eta inguruko jazz-eszenan.

Hilabete hauetako programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button