
L.A. Mallorcako indie-rock taldea da, eta bihar, Bilboko Atxuri auzoko Enkarnazio Elizan izango da zuzenean. Musikariak bere ibilbide guztiko kantuak joko ditu, formatu akustiko eta elektronikoan. Bertsioak ere joko ditu.
Hirukoteak iaz argitaratu zuen azken lana, From the City to the Ocean side (Sony Music 2015), eta Europatik etorri berri da taldea, bira zabala egin baitu: Frantzia, Belgika, Holanda, Alemania… Guztira, hamalau kontzertu.
Emanaldia ondu duen NuncaMás! Kultur elkartearen arabera, taldea ikusteko aukera paregabea izango da biharkoa. ”Hirukote formatuan, erdi akustiko, esperimental eta anbiental”.
Aipatutako azken diskoaren kantuak entzungo dira, baina baita aurreko grabazioetakoak ere: Dualize, Heavenly Hell eta SLNT FLM.
Informazio gehiago: asinuncamas.com.