
Bihar, hilak 20, Gasteizeko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian, eta Aitzina Folk jaialdiaren barruan, Xiberua Kantu Loraturik izeneko ikusgarria eskainiko dute Beñat Axiary, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar, Julen Axiary eta Ihintz Iriat kantari eta sortzaileek.
Xiberua Kantu Loraturik ikusgarriak Xiberoko kantu tradizionalari bestelako begirada garaikide bat ematen diote aipaturiko sortzaileek.
“Zuberoak kantu-memoria luzea du. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioen ipar magaletan bizi diren sortzaileek. Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa. (…) Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu.”