Durangoko Plateruena Antzokiak hainbat ekitaldi musikal ondu ditu asteburuan: Musikari gazteak, metal-eztanda, herriko kaleetan barrena kantuan aritzeko parada, DJ-k…
Musikaz jositako asteburua ostiralean hasiko da, Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorio eta Musika Eskolako ikasleek egingo dituzten emanaldiekin, 19:00etatik aurrera.
Larunbatean, halaber, bi ekitaldi oso ezberdin izango dira: batetik, Kantu Zaleen Txokoak antolatu ohi duen Kantulagun Kalez Kale ekimena, Durangoko kaleak kantuz betetzeko asmoz, 13:00etan; eta bestetik, gauean, 21:30ean, Durango Metal Fest jaialdia egingo da lau metal bandarekin: Hora 13 (Durango), Alerta (Durango), Insomnio (Ermua) eta Atlantida (Bilbo).
Azkenik, igandean, 20:30etik aurrera, Ibilaldiaren Itxiera Jaia egingo da, DJ Bull-en saioarekin.
Informazio gehiago: plateruena.eus.