
Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Maialen Lujanbiori? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Horixe da Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxetik egiten duten gaurko proposamena SolasALEAn elkarrizketa irekiaren bidez. Gaurkoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) arte ederretan lizentziaduna da baina bertsolaria da. Gaztetan hasi zen, 15 urterekin, plazaz-plazako ibiltzen hasi baitzen. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta lautan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea. 2009an Txapelketa Nagusiko txapela lortu zuen. Beste aldetik, Lujanbio sortzaileak Ornitorrinkus,Txori Mugariak irrati performancea edo Hegi, Egia, Egiak egin ditu.
SolasALEAn Oihaneder Euskararen Etxeak eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, non hilero pertsona interesgarriren bat modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duen. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx izan dira bertan.