
Emakundek antolatutako Beldur barik programak ikus-entzunezko lehiaketa dakar berriz.
Lehiaketak Beldur Barik jarrera erakutsiko duten hiru minutuko lanak onartuko ditu.
Gazteak (EAEn bizi edo ikasten ari direnak), 12 eta 20 urte bitartekoak, taldeka edota bakarka aurkez daitezke lehiaketa honetara, eta gazteek indarkeria sexistaren aurrean erakusten duten jarrera proaktiboa adieraziko dute ikus-entzunezko baten bidez. Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 8a izango da.
Hiru kategoria daude lehiaketan, adinaren arabera: lehen kategorian, 12-14 urtekoak izango dira; bigarrenean, 15-17 urtekoak; eta hirugarrenean, 18-20 urtekoak.
Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute, hau da, indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.
Aipaturiko kategorietan bi sari banatuko dira: 400€ lan irabazlearentzat eta 200€ aipamen bereziarentzat. Sari horiez gain, 300 euroko beste bi sari emango dituzte, ikus-entzunezko lan onenarentzat eta gehien bozkatutako bideoarentzat.
Lehiaketaren gaineko jakingarri guztiak hemen kontsulta daitezke.