BERTSOTAN

Argi Baltza, bertsolari gazteentzako lehiaketa

Laster hasiko da bertsolari gazteentzako Argi Baltza lehiaketaren laugarren edizioa. Jon Lopategiren omenezko sariketa ekaineko igandeetan Gautegiz-Arteagan, Ajangizen, Mendatan eta Muxikan egingo da.

Diogun moduan Busturialdeko lau udalerritan izango dira saioak. Lehena ekainaren 2an izango da Gautegiz-Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean. Bertan, Eneko Aldana, Paula Amilburu, Asier Galarza, Igor Galarza, Gorka Pagonabarraga eta Ekhiñe Zapiain bilduko dira. Gernikako Bertso-Eskolak atontu du saioa.

Ekainaren 9an, Ajangizen izango da saioa; 16an, Mendatan; eta azkenik, finala ekainaren 22an izango da Muxikan.

Animo Gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button