MUSIKA

Bilboko Udalak “Mila Musika Haria” programaren XIV. edizioa du abian

Bilboko Udalak Mila Musika Haria programaren XIV. edizioa du abian, gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituzten kontzertuz osaturik. Bertendona Institutuan egingo dira ikuskizunak azaroaren 3, 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean.

Aurreko ostiralean, azaroak 3, Olatz García Ergüin Sextet taldea aritu zen. Bihar, hilak 10, Ruien Li (Txina) eta Eneko Aristondo (Bilbo) musikagileak izango dira protagonistak. Eneko Aristondok Bilboko kontserbatorioak antolatutako Juan Crisostomo de Arriaga Gitarra Lehiaketako Euskadi eta Nafarroako Ikasle Onenaren Saria irabazi du. Ruien Li Lehiaketa horretako Bilbao Kultura Lehen Sariaren irabazlea da.

Azaroaren 17an, Juanjo Navas Canta a Lorca-Flamenco entre cuerdas izeneko saioa antolatu da. Federico García Lorcaren olerki sorta bat, flamenko kantuko pertsonaia handiek bertsionatuak, ezagutzen diren lehen grabazioetatik hasi eta mende aldaketara arte.

Azaroaren 24an, Basabi taldearen kontzertua ondu da. Taldea musika klasikoa ezagutarazteko eta txalaparta ohiko espazioetatik kanpo zabaltzeko helburuarekin sortu da, eta hala, txalapartaren soinuak hari-instrumentuen sonoritatea eraldatzen du.

Azkenik, abenduaren 1ean zikloa itxiko du Sharon De Bos Trío taldeak, zeinak Neo Soul, Pop eta Jazzaren nahasketa paregabe batera egokitutako kantu klasiko eta garaikideak biltzen dituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button