ARTEA

Jose Manuel Rozas artistari omenaldia

Jose Manuel Rozas artistaren heriotzaren 40. urteurrenarekin bat eginez, artista handi eta ezezagun honi omenaldia egin nahi izan dio Durangoko Arte eta Historia Museoak, eta Berpizkundea izeneko erakusketa paratu du, maiatzaren 21era bitartean.

Jose Manuel Rozas (1944-1983) margolari eta eskultore bilbotarrak ibilbide artistiko labur bezain oparoa izan zuen. Diktadurak jazarritako familia xume batean jaio zen. 1967an, erakusketa, bienal eta lehiaketetan parte hartzen hasi zen, herri nahiz estatu mailan. Hartara, bidea zabaldu zuen frankismo berantiarrean Euskal Herrian bizi zen panorama kultural pobrean. Trantsizio demokratikoaren esparru kronologikoan, Rozasek surrealismotik gertu kokatzen zen hizkuntza formala erabili zuen, kutsu hiperrealista eta politiko gogorrekin.
Bere mihiseek, eskulturek, marrazkiek eta grabatuek egilearen irudimenerako gaitasuna erakusten dute. Horren adibide dira askatasun grinaz betetako gazteriaren itxaropenak, beldurrak, ametsak eta irrikak protagonista izanik erretratatu zituen munduak.

Jose Manuel Rozasek tokiko erkidego artistikoaren eta arte kritikarien estimu handia jaso zuen eta, horri esker, besteak beste, banakako hamazortzi erakusketa eta laurogei erakusketa kolektibo baino gehiago egin zituen. Hala ere, 1983an dramatikoki zendu ostean, gutxi izan dira artista honi eskainitako erakusketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button