
Zinebik Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan, Futbola, Zinema eta Munduko txapelketa aurkeztuko du. Zinebik, Qatarreko Munduko Futbol Kopa hasi bezperan, futbolari buruzko bi dokumental antolatu ditu: Mike Brett eta Steve Jamisonen Next Goal Wins eta Joaquim Pedro de Andraderen Garrincha – The People’s Joy. Aipatutako bi dokumentalak Galder Reguerak eta Carlos Marañón Cinemanía aldizkariko zuzendariak, ZINEBIren edizio honetako Sail Ofizialeko – ZIFF ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiko kidea denak, aurkeztuko dituzte jendaurrean.
Bihar, azaroaren 15ean, Futbola, Zinema eta Munduko Txapelketa programak bere garaian Tribecako Jaialdian estreinatutako Next Goal Wins (Mike Brett & Steve Jamison, 2014) dokumental britainiarraren proiekzioa jasotzen du. Kasu honetan, dokumentalaren xedea futbol txikia da: futbol selekzio samoamerikarraren ibilbidea (2001ean Australiaren aurka 31 eta 0 galdu zuen, eta 2011n Tongaren selekzioari 2 eta 1 irabazi zion).
Beste aldetik, Joaquim Pedro de Andrade zuzendariaren Garrincha – A alegría do povo (1963) film dokumentala ere proiektatuko da BBK Aretoan. Urte hartako Berlinalen estreinatu zen eta askok futbolaren historiako erregateatzailerik onena izaten jarraitzen duen pertsonaia baten bizitza kontatzen du: Mané Garrincha.
Garrincha 1962ko Txileko Munduko Futbol Txapelketako jokalaririk onena aukeratu zuten Filma errodatu zen unean, oraindik Botafogo taldearen jokalaria zen, eta harekin hiru Carioca Txapelketa irabazi zituen.



