
Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin batera bertso-paper lehiaketa bat jarri du martxan. Lehiaketarekin batera hitzaldi sorta bat ere atondu dute.
“Espoliazioaren arazoa gaitzat hartuta bertso paper lehiaketa jarri da martxan nahi duen orok parte har dezan. Honekin batera hiru bertso eskola ireki eta hitzaldi emango dira gaia ezagutzera emateko asmoz”. Atzo izan zen lehena, Laudioko Faktorian. Datorren astean, 21ean, Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean egingo da bigarrena, eta azkenik, 23an, Zekuianoko Txokoan.
Lehiaketari dagokionez, bi hilabetez luzatuko da bertso sortak jasotzeko epea, eta geroago, epaimahaiak lanik onena aukeratuko du eta ekainaren 30ean emango du ezagutzera. Saria bi pertsonentzako bidaia izango da Tindufera (Argelia). Espoliazio eta gatazkaren ondorio diren errefuxiatu kanpamenduak ezagutzera.