MUSIKA

“Gabonak hurbil” titulupean, kontzertu berezia Bilbon

Urtea agurtzeko, Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du bihar, abenduak 22, 19:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Bertan Maite Olmos eta Miren Bernaolak zuzendutako Bilbao Musikako Haur, Gazte eta Helduen abesba, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Gorka Hermosa akordeoi-jolea bilduko dira.

Gabonak hurbil titulupean Gorka Hermosa, Raimundo Sarriegi, Eduardo Gorosarri eta Oscar Navarroren piezak eskainiko dira, besteak beste. Kantu herrikoiak ere entzun ahalko dira kontzertu berezian.
J.Rafael Pascual-Vilaplana musika zuzendariaren hitzetan: “Beti pentsatu izan dut Gabonak norberaren jatorrira hurbiltzeari buruzko alegoria dela, besteekin partekatzeaz harro sentituz. Hurbiltasunak eskuzabaltasuna eta konpromisoa eskatzen ditu, balio horiek gabe munduak argitzen zailak diren iluntasunak sor baititzake. Leroy Anderson konpositore iparramerikarrak (1908-1975) idatzitako Sleigh Ride melodia (1948) Gabonak identifikatzeko sintonia bihurtu da. Konpositorearen arabera, gaiaren jatorria 1946ko udan sortu zen bero-bolada baten erdian, eta orduantxe, irudimenak leran elurretan ibilaldi bat egitera eraman zuen. Bere noten freskotasunak emozio beroen uneak hurbiltzen dizkigu gogora.(…) Beste aldetik, Txistuaren musika da, zalantzarik gabe, gure lurraldera gehien hurbiltzen gaituena.”

Horiez gain, eta goian aipatu dugun gisan, Raimundo Sarriegiren Minuetoa, Eduardo Gorosarriren Idiarena, Óscar Navarroren Sueños de Sal, Iñaki Urkizuren moldaketekin Eperra abesti herrikoia edota Toshio Mashimaren Dream in the Silent Night izango dira kontzertuan zehar entzungo diren abestietako batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button