LITERATURA

“Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketak” baditu saridunak

Nafarroako Antzerki Eskolak, Iruñeko Udalarekin batera, antolatutako XXX. Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketa Pablo Barriok irabazi du euskarazko modalitatean. Jose Luis Bañosek gaztelaniaz irabazi du. Biek 2.500 euroko sari bana jaso dute eta beren obrak Nafarroako Antzerki Eskolako agertokian antzeztuko dira.

Lan sarituak Dzist-Dzast du izenburu, eta, aldeak alde, badu zerikusia egileak berak aurten Txertoa argitaletxearen eskutik aurkeztu duen bere gaztelaniazko lehen nobelarekin: El sitio del fin del mundo

Epaimahaiak Barrioren lana saritu du “bere literatur kalitatea eta izaera ludikoa” baloratuz. Gainera, kontuan hartu du “egileak proposatzen duen errealitate eta fantasiaren arteko jolasa, belaunaldien arteko harremana garatzen duena eta haurrentzako interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai jorratzen dituena, hala nola teknologia berriak, kontziliazioa eta kontsumoa”.

Hau ez da Pablo Barriok lehiaketa hori irabazten duen lehen aldia, hirugarrena baizik. Izan ere, 2006an eta 2007an ere irabazi zuen, Abere hatsak eta beste animalia batzuk eta Hankazikin lanekin, hurrenez hurren.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak edizio honek izan duen harrera ona nabarmendu dute, guztira 123 testu aurkeztu baitira, 118 gaztelaniaz eta 5 euskaraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button