
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Haizetara kaleko banden nazioarteko jaialdiak kaleko musikarik onena programatu du berriz. Aurten, ekainaren 24, 25, 26 eta 27an garatuko da jaialdia Zornotza Aretoan, Amorebieta IV Frontoian eta Zelaieta Zentroko kontzertu-gelan.
“Oraindik bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz, ez da banden nazioarteko lehiaketa egingo eta, halakorik ezean, barne-formatu baten alde egingo da, non taldeek eta bertaratutakoek kaleko musikarik onenaz modu lasai eta seguruan gozatu ahal izango duten.”
Hala, honakoa taldeak arituko dira: Zornotza Aretoan, Satisfackshow (ekainak 25), Balkan Paradise (ekainak 26) eta Wonder Brass (ekainak 27) taldeen zuzenekoak izango dira. Amorebieta IV Frontoian, Radio Kaizman (ekainak 25), Artistas del Gremio (ekainak 26) eta Brass Corp (ekainak 27) taldeen kontzertuak hartuko ditu.
Azkenik, Zelaieta Zentroko kontzertu-gelak klarinete bidezko jazzaren historiaren atzera begirakoa eskainiko du (ekainak 24). Ekainaren 25ean, 19:00etan, Botxo Boogies taldearen swing eta bluesaren txanda izango da, eta Sagi Quintet eta bere hard-bop jazza ekainaren 26an, ordu berean.
Aurten ere publikoaren esku egongo da talde bat aukeratzea, nahiz eta Haizetara jaialdiaren edizio hau lehiaketa bat ez izan eta sari banaketarik ez egon. Hautaketa online egingo da, eta haizetara.eus webgunean egongo da eskuragarri ekainaren 25etik 27ra botoa eman ahal izateko.
Kontzertuez gain, ekainaren 24tik uztailaren 11ra bitartean, Herriko Plazan, Alex eta Jesus De Pedro argazkilarien Haizetara Gu Gara! argazki erakusketa izango da ikusgai.
Programazio osoa: Haizetara