MUSIKA

Madeleine taldeak “Hura” kantuaren bideoklipa argitaratu du

Donostiako Madeleine taldeak iragan azaroan plazaratutako Su hura diskoan bildutako Hura kantuaren klipa argitaratu du. Klipa Carles Pons Altimirak zuzendu du eta Albert Bada eta Lluís Campos Sos izan dira argazki zuzendari eta arte zuzendari, hurrenez hurren.

Horrekin batera, Madeleinek iragarri du Su hura lan laudatua aurkezteko zenbait kontzertu egingo dituela. Uhinak Komunikazioaren arabera, “urteko disko izendatu dute KAOM aldizkarian eta prentsa espezializatuak urteko disko nabarmenen artean aukeratu du, hala izan da Badok atarian eta Zarata-Mondosonoron, besteak beste”.

Berria egunkariko musika kritikati Ihintza Orbegozok ere 2018ko disko onenen artean aipatu du: “Asko dira arriskatu eta zerbait berria asmatzen saiatzen diren taldeak; baina saltoa handia denean, ez da beti nahi bezalako emaitza izaten, eboluzio hori naturala ez izatea gerta baitaiteke. Beste batzuetan, berriz, gerta daiteke garapen logiko gisa agertzea eta aldaketarekin asmatzea, Madeleine taldearen kasuan bezala, ezer berria asmatu ez badute ere euren izaeraren baitan soinua berrasmatu egin baitute”.

Bada, horrenbeste goraipatu duten diskoa zuzenean entzuteko aukera izango dute taldearen zaleek: larunbatean, hilak  12, Bilboko Satelite T aretoan; otsailaren 1ean, Oiartzungo Pagoan; otsailaren 2an, Gernikako Iparragirre aretoan; martxoaren 30ean, Oñatiko Beratu Jaialdian; eta, azkenik, maiatzaren 16an, Berrizeko Kultur Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button