MUSIKA

Bullet Proof Lovers taldeak estreinako lan luzea aurkeztuko du Bilbon

Donostian finkatutako Bullet Proof Lovers (BPL) power-hard-pop taldeak iraupen luzeko estreinako lan plazaratu du: Shot through the heart. Diskoa estatuan eta AEBetan argitaratu dute Ghost Highway Recordings eta Rum Bar records diskoetxeek, hurrenez hurren. Bada, disko berri hori bihar aurkeztuko du boskoteak Bilboko Kafe Antzokiko goiko aretoan, 20:30etik aurrera. Diskoa kritika onak jasotzen ari da, hedabide espezializatuen aldetik, bai eta atzerrian ere.

Explorer’s Club taldeko abeslari Wyatt Funderburk-ek ekoitzi du Shot through the heart. Diskoarekin batera, bideoklipa ere plazaratu dute donostiarrek. Lan honen aurretik, bestalde, mini-LP bat kaleratu zuten 2015ean.

Boskoteak power-pop, glam rock eta punk doinuekin margotutako proposamena jorratzen dute eskarmentu handiko bost musikariek. Hasteko, Kurt Baker estatubatuarra da, eta bere talde propioan ez ezik, Leftlovers taldean ere jo du. Gainerako lau musikariak, Donostiako Buenavixta punk-rock eskolan trebatu dira: Luiyi Costa (Txorlitohead, Lolas Club), Joseba Arza (Brigada Criminal, Señor No, Ladislao), Gonzalo Ibañez (Nuevo Catecismo Católico, La Perrera), Juan Irazu (Discipulos de Dionisos, Gran Yate Especial).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button