MUSIKA

Moon Duok Donostian eta Bilbon jo du

Monn Duo bikote kaliforniarrak erritmo errepikakorretan oinarritutako musika hipnotikoa jotzen du. Bada, igandean, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, eta astelehenean, Bilboko Kafe Antzokian.

Hasiera baten John Coltrane and Rashied Ali jazz bikote klasikoa inspirazio gisa hartuta sortu zen bikotea, gerora Silver Apples, Royal Trux, Suicide, eta Cluster taldeetatik edaten duen musika errepikakor, sinple eta lisergikoa egiteko.

Wooden Shjips talde psikodelikoaren gitarra jotzaile Erik Johnson Ripley-ek eta Sanae Yamadak (teklatuak) osatzen dute Moon Duo eta mantra amaiezinetan sustengaturiko psikodelia minimala jorratzen du.

Taldeak yin eta yangen kontzeptuen inguruan ardaztutako Occult Architecture osatzen duten bi diskoak aurkeztuko ditu gurean. Lehenengo bolumena lan iluna da, eta bikotearen ohiko proposamenetik gertuen dagoena da; bigarren bolumena, ostera, argitsuagoa da, Primal Scream edo Happy Mondays taldeetatik edaten duten kantuak tarteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button