IKUS-ENTZUN

Lars von Trier zuendariaren film harrigarria FAS Zine Klubean

Lars von Trier zuzendariaren film estonagarrian bere emazteari semearen ustekabeko heriotza gainditzen laguntzeko, senarrak, psikologoak, basoaren erdian galduta dagoen etxola batera eramatea erabaki du, hauxe da beraren seme txikitxoarekin azken uda eman zuen lekua. Baina terapiak ez bide du funtzionatu, emaztea era bitxian jokatzen hasten da eta natura ere bai.
Gidoi gogorra in crescendo doa, amaiera harrigarriaz, ikuslearen emozioak erabiltzeko era zuhurraz, filmaren hizkuntzaren erabateko kontrola eta generoekiko jokoaz, sarerik gabeko jauzia egiteko prest dauden bi aktoren arteko tentu klaustrofobikoarekin batera. Hau guztia, Danimarkako zuzendariaren erru, emakume, sexu eta minari buruzko ohiko obsesioekin.


To shoot an elephant
lanean hauxe kontatzen da: duela urtebete, Gazan, berun urtua operazioan 1.400 inguru palestinar hil zituen Israelek, atzerriko kazetariak kanporatu ostean.
Jazotakoak barrutik ikusi eta grabatu zituzten Alberto Arcek eta Mohamed Rujailah-ek. Bertan geratutako lekuko bakanetakoa dugu Arce bera, eta bere testigantza gordina nazioarteko komunitatearen sarraskiarekiko konplizitatearen salaketa ozena dugu To Shoot an Elephant dokumentala.

Mundu osoan estreinaldi eguna urtarrilaren 18a izan da, Global Screening Day – Global Screaming bataiatu dute sarean oinarritutako zabalkunde esperientzia kolektibo berri hau Arcek eta bere lantaldekoek. Euren helburua argi dute ahalik eta zabalkunde gehiago ematea dela lan honi. Horregatik banaketa libreko Creative Commons lizentzia ezarri diote ekoizpenari, gainera eurek ezarri dute Bittorrent moduan doan eskuratzeko Interneten eta internautak animatu dituzte tokian tokiko doako proiekzioak eginez ekimen global honetan esku hartzeko.

FAS eta Kresalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button