MUSIKA

La Kinky Beat taldea eta Revolutionary Brothers DJak izango dira Guardetxean ostiralean

Bartzelonakoen emanaldiaren aurretik, eta giroa berotzeko asmoz, Revolutionary Brothers bikotea binilozko diskoei birak ematen arituko da. Beraiekin batera King Konsul abeslaria izango da. Era berean, Rukula eta Garrotx Bideo Jartzaileek ikus-entzunezko piezak proiektatuko dituzte.

La Kinky Beat taldea 2003 urtean eratu zen proiektu ezberdinen fusioaren ondorioz. Urtebete beranduago euren lehen diskoa kaleratu zuten, Made in Barna, Kasba Music-ek argitaratuta. Disko honek rocksteady, reggae eta punk estiloetan murgilduriko doinuak biltzen zituen. 2006an, berriz, One More Time (Kasba Music) lana etorri zen: 13 abesti finez osatutako disko hau reggae eta punk-aren inguruan mugitzen da jungle estiloarekin era bikain batean nahastuta.

2008 urteko martxoan Karate Beat diskoa agertu zen. Lan honek elektronikari begiratzen dio mc ezberdinen partaidetza dela medioa, hala nola, Eddy Drammeh, Brujo eta Payo Malo. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

Eta festa jarraitzeko, Etxekalte klubean After Party-a izango da Chalart 58 (Kinky Beat taldeko ekoizle etab ateria jolea), Revolutionary Brothers, eta beste hainbat disko jartzaileren eskutik.

Revolutionary Brothers-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button