ARTEA

Sormenaren Kabia Bekaren irabazlea

Maddi Astigarragak irabazi du 2026ko Sormenaren Kabia Beka Hartu-Sortu-Eman proiektuarekin. Hautatutako artistak egonaldia egiteko aukera ez ezik, laguntza ekonomikoa eta sormen-prozesuan bidelaguntza ere jasotzen ditu.

Sarituriko proiektuak ilustrazio zientifikoa du ardatz. Helburua “herri-ezagutza eta ezagutza zientifikoa uztartzea da, Alkizako ingurunea irudiaren bidez aztertuz eta dokumentatuz. Horretarako, artistak bertako natura-ingurunea behatu eta erregistratuko du, landareak, animaliak eta inguruko bestelako elementuak ilustratuz. Aldi berean, herritarren testigantzak, jakintzak eta oroimenak bilduko ditu. Bildutako informazioa infografia eta poster ilustratuen bidez antolatuko da, ezagutza zientifikoa eta herri-ezagutza elkarrizketan jarriz. Proiektuaren helburuen artean dago, halaber, sortutako ezagutza komunitateari itzultzea eta partekatzea, sormen-prozesua herritarrekin lotuz”.

Horren guztiaren ostean, infografiez osatutako erakusketa abiatuko da.

Elena Cajaraville Ordoñana, artista bitxigilea eta Ur mara museoko zuzendariak, Rita Unzurrunzaga Schmitz, Ekain Artelanak galeriako zuzendariak eta Sofia Arostegi Parra, margolari eta marrazkilaria, Gipuzkoako Artisten Elkarteko presidente izandakoak osaturiko epaimahaiak nabarmendu ditu deialdiak jasotako proposamenen kalitate handia, hautagaien curriculum eta ibilbide artistikoen maila eta aurkeztutako diziplina artistikoen aniztasuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button