MUSIKA

Bide Ertzean taldearen "Leidor Sessions" zuzenean gozatzeko azken datak

Hona hemen hil honetan Bide Ertzean taldeak eskainiko dituen bost kontzertuen zehaztasun guztiak: hilaren 18an, osteguna, Elorrion, (Arriola, 22:30ean); 19an, ostirala, Eskoriatzan (Unibertsitatea, 22:30ean); 25ean, osteguna, Gasteizen (Jimmy Jazz, 21:00etan); 26an, ostirala, Donostian, (Lugaritz, 21:00etan); eta, azkenik, 28an, igandea, Gernikan (Gaztetxea, 19:30ean).

Urtebete igaro da jada Bide Ertzean-ek Leidor Sessions grabatu zuela. Haren ondotik CD-DVDa argitara eman dira eta zine jaialdietarako 64 minutuko dokumentala prestatu da.

Bestalde, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin laster estreinako lana argitaratuko duen The Wet Band taldeak ere kontzertua eskainiko du gaur Bermeoko Kafe Antzokian. Taldeak iaz Danbaka lehiaketa irabazi zuen, eta taldekideak gazteak badira ere, 70eko hamarkadako hard-rockera, Hendrixen ispilura, rock progresibora, psikodeliara zein soulera axolagabeki begiratzen dute. Gipuzkoarrekin batera UEK eta Kraussk ere izango dira Bermeon.

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button