MUSIKA

Emanaldi esperimentala izango da gaur Club Le Larraskito aretoan

Esparru esperimentaleko lau artista eta bideo-sortzaile bilduko dira gaur Bilboko Club Le Larraskito lokalean 20. Elbis Rever, Bilbo, Polonia, New York eta Iraneko musikariek osatzen dute: Alba Burgos, Janina McCormack, Faezeh Haraee eta Natalia Vegasek, hain zuzen. Egitasmo honek elektronika eta ahotsak uztartzen ditu.

Cooloola Monster berriz, Bilboko San Frantzisko auzoan dute euren soinu-tailerra. Taldekideen izenak sekretuak omen dira, eta euren proposamenean teklatuak, disko jartzaileak eta plunderfoniak nahasten dituzte.

Cabudanni izeneko proiektua Ander Lauzirika eta Jorge Nuñez bilbotarrek eginiko 25 minutuko ikus-entzunezkoa da. Azkenik, hiru horiei Conbo Sekreo batuko zaie.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button