ARTEA

"El vientre de la tierra" Senegaleko arte erakusketa ikusgai

Seyni Awaren eskulturek Senegaleko eguneroko bizitza irudikatzen dute. Bere figurak Seynik mundua ulertzeko duen moduaren isla dira; onak, gaiztoak, itsusiak edo politak diren pertsonekin, alegia.

El vientre de la tierra Kalao galerian dagoen erakusketaren izena da, non emakumeak protagonistak diren. Awak irudikatzen duen emakumea arte-lanen protagonista izaten hasten da, eta era berean, bere bizitzaren agintea hartzen du. Horregatik hain zuzen ere, Kalaon ikusi daitezkeen eskultura ugarietan ibilgailu ezberdin gidatzen dituzten emakumeak ikus daitezke.

Seyni Awa Camara Senegaleko herri txiki batean, Bignonan, hazi eta bizi da. Orain dela 40 urte hasi zen arte-lanetan, lurralde horietan ohikoak diren terrakota-eskulturak egiten. Estereotipoak apurtuz, eskultura tradizional horiek hartu eta pop-art afrikar kutsua eman die.

Beste alde batetik, Kalao galeriak Le ventre de la Terre izeneko dokumental bat prestatu du artista honen bizitzara eta lanera gehiago hurbiltzeko.

Kalao egungo arte afrikarrari eskainitako galeria da eta 2005. urtetik kontinente horretako artista eta diziplina ezberdinak aurkeztu ditu.

Nontzeberri

Show More

Related Articles

Back to top button