BESTELAKOAK

"La Codorniz" umorezko argitalpenaren originalak ikusgai daude Bilbon

Erakusketa, aldizkariko originalen sailkapen batekin osatua, goizez eta arratsaldez bisitatu daiteke, sarrera doakoa da. La Codorniz aldizkariaren presentzia hitzaldi batekin osatuko da. Hala, igandean, hilak 26, 12:00etan erakusketaren tokian bertan, Fernando García Garreta historialari eta erakusketako komisarioak zentsuraren gainetik argitalpen honek kritika sozial eta politikorako instrumentu bezala izan zuen garrantzia jorratuko du.

Aldizkari satiriko hau gerra ondoren sortu zen, 1941ean, Miguel Mihura antzerkigilearen eskutik. 1944 arte, Mihura bera eta Antiono Lara de Gavilan idazlea eta marrazkilaria, eta Enrique Herreros marrazkilari eta kartelgilea izan ziren aldizkariaren hiru zutabeak. 1944an Alvaro de la Iglesia idazlearen eskuetara pasatu zen zuzendaritza. 1978an, Alvaro de la Iglesiaren alde egiteak eta batez ere, zentsuraren desagerpenak, -zentsura hori izan baitzen aldizkariaren eraso guztien hartzailea-, bere azken zenbakia argitaratzea ekarri zuten, 1.898. alea hain zuzen. Ondorengo urteetan La Codorniz aldizkariak zenbait antologia argitaratu zituen. El jueves bezalako umore lotsagabearen zenbait aldizkariren aitzindaritzat hartzen da.

LV Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button