Zen monjeek antzinatik praktikatutako Sumi-e izeneko tinta-pinturaren tradizio txinatar eta japoniarraren bitartez, esku-lana eta espirituala lotu egiten dugu era harmoniko batez.
Tailer honen helburua, norbanakoaren zein gure inguruaren erabateko ikuskera baten bitartez, mundu garaikide higitsuaren estresa leunduz eta gure ongizate osorako laguntza emanez, bizimodu osasuntsu bat izateko ezaguerak eskaintzea da. Ikasleek, Sumi-e pintura egiterakoan, barne isiltasun zein eztitasun egoera bat bizi ez ezik, artelan ederrak sortu ahal izango dituzte.
Horretarako, Lau Zaldun Ohoretsu-ak diren banbua, urrelilia, aranondo loretsua eta basaorkidea-ren ikasketa hasiberrientzako, eta iada aurretiko ariketa hauek eginda dituztenentzat, mendi zein ur paisaitan lan zuzena proposatzen digu Ruben Fuentesek.
Interesatuak bazaudete, Arteko Tailerrarekin posta elektronikoz kontaktatu dezakezue.
Arteko Tailerrak bidalita