Donostiako Doka Kafe Antzokiak UK Bill (Añorga, hard eta punk rock), eta Governos (Arrasate, hard rock) banda gipuzkoarren kontzertuak hartuko ditu ostiralean. Hala, bertoko taldeen soinu sendoen zaleek hitzordu polita dute bihar Donostian.
Larunbatean, eta eszenatoki berean, Seattle hiriko Telekinesis indie-pop taldea izango da. Taldea Michael Benjamin Lerner (bateria, gitarra eta ahotsa) musikariaren egitasmoa da, eta zuzenean Jason Narducy (baxua) eta Cody Votolato (gitarra elektrikoa) musikariekin aritzen da. Estatubatuarrekin Brandy Hips talde donostiar gaztea izango da. Koadrila gipuzkoarrak estilo anitz uztartzen ditu bere kantuetan, hala nola, garage-rocka, post-punka, eta pop-a.
Egun berean baina Durangon berriz, Micah P. Hinson kantautore estatubatuarra, herrikide duen Centro-Matic country-rock taldearekin batera arituko da Plateruena aretoan. Behean itsatsi dugun bideoan P. Hinson agertzen da Centro-Maticen doinu bat bertsioneatzen.
Dokak eta Plateruenak bidalita