
Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko Udalek, Hendaiako Herriko Etxeak, Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak, Nafarroako Quiero Teatrok eta Libourneko Herriko Etxeak osatzen dute Karrika plataforma, eta bere helburua kaleko arteak sortzea eta zabaltzea da.
Karrikan hauxe da: “Ekimen honen jatorria da kaleko arteek Euskal Herrian daukaten egoerari buruzko ikuspegi komuna, non kaleko arteak sortzeari ematen zaizkion laguntzen urritasuna egiaztatzen den, batez ere konpainiei eta hasten ari diren artistei. Ekimen honek, beraz, arlo horretako gabeziak osatu edo hornitu nahi ditu”.
Hortaz, Karrikanek Euskal Herriko kaleko arteetako sormen-lanetarako laguntzak bideratu ditu berriz. Proiektuak onartzeko azken eguna irailaren 3a izango da.
Eman daitekeen laguntza ekonomikoa 9000€ eta 14000 euro bitartekoa izango da. Dirua ikuskizuna sortzeko eta emanaldietarako izango da.
Deialdi osoa hemen kontsultatu ahal duzue.



