ARTEA

“Gernika. Aztarnak” erakusketa, Donostian

Nissrine Seffar marokoar jatorrizko artista frantsesaren Gernika. Aztarnak erakusketa, ikusgai egongo da Aiete Kultur Etxean, azaroaren 5era arte.

Nissrine Seffar Frantzian bizi den  artista plastikoa da, eta Mediterraneo itsasoko bi aldeetako egoeraz jabetuta “lurralde hauetako gertaera sozial eta historikoetatik hurbil sentitzen da, eta bere lanek horrela erakusten dute”. Hala, “proiektu honek Mediterraneo inguruko gizarteak elkartu nahi ditu, ideien askatasunean oinarriturik”.

Artista Gernikara joan zen erakusketa honetako lan nagusia sortzeko. Artelan honek Picassoren obraren neurri bereak ditu (7,77 m. X 3,46 m.) Erabilitako materiala, igeltsua, erretako egurra, alanbrea… dira, eta taula baten gainean lan egiten du, masa, kolore, marrazki eta marrekin teknika desberdinak erabiliz.

Nissrinek “Gernikako zuhaitzak lotzerakoan, itxaropen eta barkamen mezu bat bidali nahi du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button