BESTELAKOAK

Musika esperimentala, zine dokumentala eta paradigma aldaketa telebistan aztergai BizBAK ikastaroetan irailean

Aste honetan bukatuko da UPV/EHUren Bizkaiko Campusak antolatzen dituen udako ikastaroen lehenengo atala. Orotara 27 ikastaro egin dira. Halere, ikastaroek irailean jarraituko dute.

Hala, irailean musika esperimentala, zine dokumentala eta paradigma aldaketa telebistan gaiak jorratuko dituzte. Ikastaro horietan matrikulatzeko epea zabalik egongo da mintegiak hasi baino bi egun lehenagora arte.

Basauriko Sozial Antzokian egiten ari da egunotan azken tailerra. Arte eszenikoetako profesionalei zuzenduta, dantzarako argiztapenaren diseinua irakasten dute bertan. Horrekin, aurten 27 ikastaro eskaini dira. Batez ere gai kulturalak (zinea, musika, museoak, dantza…) izan dira jorratu dituztenak, baina baita gai sozialak ere (ekonomia, kirola…). Arreta berezia izan dute entzunezko mundua eta telebista.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button