
Iguana Kafe izeneko Gasteizko lokalak, Oihana Gomez de Segura artistaren margolanak hartu ditu urriaren 19ra bitartean. Erakusketa musika eta arteari buruzko Musikaplastika izeneko zikloaren baitan dago.
Gomez Segurak Gizakia aparta da lelopean bildu ditu bere artelanak. Erakusketaren ardatza gizakia da, gizakiak ikuskizunaren argi, publizitate kartel eta eszenatokien eraginpean, aurrean aurkitzen duen guztia suntsitzeko gaitasuna duelako. “Gizakia aparta da. Gauzak leherrarazteko eta suntsitzeko gaitasuna dauka, asasinatu eta birrindu egiten du. Baina hori ez du inork ikusi nahi”.
Egoera latz horretan errealitateko irudiek molestatu egiten dute. Hori dela eta, Gomez Segurak handi-handi pintatzen ditu, gehiago molesta dezaten. “Gizakia aparta da? Ez. Heriotza modan dago”.