ESZENA

Artez Blai IV. Nazioarteko Sariaren irabazleak

Susana Egea eta Cristina Ferradásek irabazi dute, ex aequo, Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Nazioarteko Saria. Operarako antzezpena eta Sanchis Sinisterraren antzerki laburraren inguruko ikerketak proposatu dituzte irabazleek.

Susana Egea kataluniarrak aurkeztutako La interpretación actoral en la escena operística. Análisis en torno a una especificidad eta Cristina Ferradás galiziarrak idatzitako La construcción del espectador en el teatro breve de José Sanchis Sinisterra Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Nazioarteko Sariaren irabazle suertatu dira.

Hala erabaki du antzerki zuzendaria eta sariaren lehenengo edizioko irabazlea den Borja Ruiz, Madrilgo Antzerki Dokumentazio Zentroko kidea den Berta Muñoz eta Artez Aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria den Carlos Gilek osatutako epaimahaiak.
Ikerkuntza testuak jasotzen dituzten liburu bana plazaratuko ditu Artezblai Argitaletxeak, aurreko edizioetan Borja Ruiz, José Luis Arce, Zulai Macias eta Denis Rafteren lanekin egin duen bezala.

Argentina, Venezuela, Kolonbia, Mexiko, EEBB, El Salvador eta Estatu espainoleko hainbat lekutatik heldutako berrogeitik gora lan aztertu ditu epaimahaiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button