ESZENA

I. Artekale Eguna

Artekale Elkarteak, Otxandioko Udalak eta Otxandioko herriko elkarteak antolatuta, apirilaren 29an, I. Artekale Eguna egingo da herri horretan. Ekimenak kalearekin loturiko makina ekitaldi bilduko ditu, hala nola, erakusketak, antzerki saioak, animazioa, edo tailerrak.

Finean, kalearekin zerikusia duten hainbat diziplinaren erakustaldia izan nahi du Artekalek apirilaren hondarretan.

Denetarik egongo da egun horretan eta giroa aparta izango da seguru, horretarako, zenbait antzerki talde hurbilduko dira horra, tartean, Jon Zabal, En La Lona, Gaitzerdi, Trapu Zaharra, Zirkale, Teatro Salitre–Teatro Mutante, Turukutupa, Hortzmuga, La Tirili, Oihulari Klown, Debote Enbote, Toni La Sal eta Sebastopoleko Titiriteroak.

Apirilaren azken egunetan honen gaineko prentsaurrekoa egingo dute den-dena zehazteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button