MUSIKA

Baroness taldeak Kafe Antzokian joko du

AEBetako (Savannah, Georgia) Baroness taldeak bihar egingo du kontzertu potentea Bilboko Kafe Antzokian, Neila taldearekin batera.

Metallica bezalako taldeekin aritu izan da Baroness kolektiboa mundu bazterreko txokoetan, bira eklektiko bezain intentsuetan. Orain Bilbora dator bere jario bortitza eta Yellow & Green (Relapse Records) azken lana aurkeztera.

Kritikoek diote rock/metalaren barruan bandarik punterengoa dela eta Metallica, Faith No More, Placebo, Anthrax, Opeth, Mastodon, AFI edota Jane’s Addcition taldeekin aritu izan da ehunka aldiz.

John Dyer kantariaren ahots burrunbatsuak doinu berezia ematen dio taldeari, eta bere gitarrak zer esanik ez. Aipagarriak dira auren lanen portadak, kantaria bera baita koloretako lapitzekin maisutasuna erakusten duena.

Bilbon jo ostean, Madrilera doaz eta handik Bartzelonara.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button