ARTEA

Euskal Herriko komisario gazteak, Guggenheim museoan

Bederatzi komisario independente gonbidatu zituzten UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak, Rekalde Aretoak, eta Guggenheim Bilbao Museoak euren proposamen artistikoak aurkez zitzaten. Proposamen horiek Euskal Herriko artista gazteen lanak erakusteko beharko zuten izan.

Hala, bederatzi horietatik Iskandar Rementeria, Alexandra Baures eta Ines Bermejo izan dira aukeratuak, eta proposamen horiek hilabetez izango dira ikusgai.

Lehenengoak Izena gero izenburuko proposamena aurkeztuko du maiatzaren 1etik 26ra. Lorea Alfaro, David Martínez Suarez, Jon Otamendi eta Manu Uranga artisten lanak bilduko ditu. Euskal Herriko arte-testuingurua ardatz duen erakusketa izango da.

Alexandra Bauresek Zerumuga eramango du Guggenheim Bilbao Museora irailaren 10etik urriaren 6ra bitarte. Erakusketa ekologiaren inguruan egituratuko da, eta Eriz Moreno, Carla Andrade, Mikel Uribetxeberria, Bego Antón, Amaia Gracia Azqueta, Antonio Barea eta Sandra Montero artisten obrak jasoko ditu.

Azkenik, Bermejoren Geratu dadila mundua, ni jaitsi egingo naiz-eta: ezeztatu garai bat, hasi beste bat erakusketa azaroaren 5etik abenduaren 2ra bitarte egongo da zabalik. Getxoko komisario gazteak zazpi artisten askotariko lanak bilduko ditu krisi ekonomikoa jorratzeko asmoz. Artistak ondokoak izango dira: Miriam Isasi, Juan Pablo Orduñez/Mawatres, Diego Vivanco, Pau Figueres, Ainhoa Ortells, Elisa Arteta eta Ibai Leon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button