MUSIKA

Rock-and-roll festa Putzuzulon, Lou Olanguaren omenez

 

Iragan urtarrilean hil zen Lou Olangua OK Korral musika taldeko kantaria izan zena. Zarauzko taldeak O.K. Korral (Elkar, 1986) eta Beti gogor beti mozkor (Elkar, 1989) diskoak grabatu zituen.

Bere lagunek omenaldia egingo diote maiatzaren 25ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egingo duten kontzertuaren bitartez.

Orotara dozena erdi talde igaroko dira agertokitik. Kontzertuetako batzuk, gainera, bereziak izango dira. Izan ere, Lobo Electrico tolosarrek euren azken kontzertua egingo dute. Horretaz gainera, Zarauzko Anestesiak eta Castelló hiriko Vincent Von Reverb y sus Vaqueros Electricos-ek ere joko dute. Biak ala biak isilik egon dira tarte luzez. Horiei, The Safety Pins, Destrozazombies eta Nuevo Catecismo Catolico gehituko zaizkie.

Louk lagun zituen makina bat musikarik ere parte hartuko omenaldian: Dani Ulacia (OK Korral), Izaskun (2 Kate), Jose Dolz (Shock Trearment), Eneko Etxeandia (Teen Dogs, NCC, Safety Pins) eta Riki Andrade (Los Clavos), besteak beste.

Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta hunkigarria bezain izerditsua izango da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button