
Maiatzaren 22an Literatura Unibertsala bildumako beste bi lan berri aurkeztuko dituzte Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan: Mercè Rodoredaren Ispilu hautsia eta António Lobo Antunes Gauzen ordena naturala.
Lehenengoa Antton Olano Irurtiak itzuli du; bigarrena, berriz, Iñigo Roque Eguzkitzak. Bi lan horiek Literatura Unibertsala saileko 157. eta 158. aleak dira.
“Pasa den abenduan eman genion hasiera sailaren aldi berri honi Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeok lankidetzan, dagoeneko argitaratuak Nire amaren autobiografia, Benito Cereno – Billy Budd, marinela, Meaulnes handia eta Bizitza amets lanak daudelarik”, azaldu dute argitaletxeek.