MUSIKA

Rock doinuak entzungo dira Bilboko Erriberako Merkatuan

Bilbao BBK Live jaialdiak doako zenbait kontzertu ondu ditu datorren astean Bilboko Erriberako Merkatuan. Hala, uztailaren 10etik 13ra bitarte, La Bien Querida, Dorian, El Inquilino Comunista eta El Columpio Asesino taldeen musika entzungo da merkatuan.

Horretaz gainera, Bilboko Kale Nagusian kontzertu sorpresa bat izango da, eta musikaren esparrutik at, El Cosmonauta zientzia fikzioko filma proiektatuko da.

Lan Bien Queridak uztailaren 10ean joko du; hilaren 11n, Dorian taldeak; 12an, El Inquilino Comunistak, eta 13an, El Columpio Asesinok. Emanaldi guztiak 13:00etan izango dira, La Bien Queridarena izan ezik, 20:00etan.

Kontzertuekin batera, Bilbao BBK Live jaialdiak aurtengo kartela egiteko antolatutako lehiaketara aurkeztutako lanekin egindako erakusketa ere izango da ikusgai Bilboko merkatu horretan.

Horretaz gainera, uztailaren 11n kontzertu sorpresa bat izango da Bilboko Kale Nagusian, 13:00etan. Kale horretan dagoen BBK Aretoan, gainera, Nicolás Alcalá zuzendariaren El Cosmonauta filma proiektatuko da uztailaren 10ean, 18:00etan. Emanaldian filmaren zuzendariak eta Tommaso de Santis aktore italiarrak parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button