
Datorren asteko urriaren 4an izango da Enrique Chagoyaren Palinpsesto kanibala izeneko erakusketaren inaugurazioa. Lanok ikusteko aukera, urtarrilaren 12 arte luzatuko du museoak.
Enrique Chagoya artista mexikarrak Europako museo batean egingo du bere lehendabiziko erakusketa, eta horretarako Artium aukeratu du. Bertan, margolanak, marrazkiak, grabatuak, edizioak, eskultura batzuk eta bere corpus artistikoko lan adierazgarrienak bilduko ditu.
Lanok, jatorrizko amate-paperean eginak daude, hots, behialako aztekek eta erdialdeko Amerikako beste herri batzuek erabiltzen zuten paper berezi bat. Komikietatik, marrazki bizidunetatik eta herri kulturatik hartutako pertsonaiak politikaren, ekonomiaren edota erlijioaren esparrutik ateratako beste batzuekin nahasten ditu egile mexikarrak, iruditeria oso kurioso bat, palinpsesto ikonografiko eta sinboliko bat osatuz. Hortik datorkio izenburua erakusketari, izan ere, kanibalismoa aipatzen duenean halako antropofagia sinbolikoaz ari da.
Bere obra hemen ikus daiteke:
http://sfelectricworks.com/artists/chagoya/index.html