MUSIKA

La Niña Hilok Alondegian joko du

Laura Recarte abeslari eta diseinatzaile nafarraren egitasmoa da La Niña Hilo, eta Bilboko Alondegian da asteartean, abenduak 10, 20:00etan.

Recarte César Bueno, Juanan Melero eta Rodrigo Huguet musikariekin batera arituko da zuzenean. Aurten bigarren diskoa argitaratu du, zeina Montreal estudioetan grabatu den Hans Krüger teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean.

Bigarren lan horretan doinu gogorragoak entzuten dira, rock zaleagoak, beti ere, dantzarako musikaren ezaugarrian nagusitzen diren arren; horren erakusle Zoologic eta State of glory doinuak. Horretaz gainera, pop melodia itsaskorrak ere badira, Nice to meet you eta Orange Light kantuetan, besteak beste.

Rock eta elektronika, gitarrak eta sintetizadoreak, pop-rock dantzagarria, hori guztia eta gehiago da La Niña Hilo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button