
Maiatzaren 23an eta 24an, Gradual musika jaialdia egingo da Nafarroako Murchante herrian; jaialdian pop-rock independentea jorratzen duten bost taldek joko dute: La Habitación Roja,October People, Joel Reyes, León Benavente eta Miss Caffeina.
La Habitacion Roja talde ezagunak La Moneda en el Aire izenburuko lan aurkeztuko dute. Orain arte grabatu dituzten kantu onenetarikoak biltzen ditu diskoak; tartean, Si tú te vas doinu epiko eta emotiboa, non Tom Lewis musikariak, Spiritualized ohiak, pianoa jo duen.
Gradual jaialdiaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta musika eta zinea biltzea du xede, izan ere, aipatutako kontzertuez gain, film laburren lehiaketa ere abiatzen dute urtero.
Bada, iaz, 350 film jaso zituzten, eta aurten, berriz, 180 hartu dituzte, baina oraindik hilabete falta da epea ixteko. Jaialdian, hiru film onenak eta nazioarteko eta tokiko ataletako irabazleak proiektatuko dira.
Jaialdiarekin lotutako xehetasun guztiak: festivalgradual.com.