LITERATURA

Apirilean “Apirila” nobela Aranbarriren eskutik

Susa literatura argitaletxeak Iñigo Aranbarriren Apirila nobela berria aurkeztu du gaur goizean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan

Argitaletxeak jakinarazi digunez, Iñigo Aranbarriren laugarren nobelak gertaeren segida bizkor baten bitartez, egoera ekonomikoak oso baldintzaturiko pertsonaiak agertzen ditu. Krisia, langabezia, errebolta, errepresioa, hondamena dira nobelaren ardatzak.

Aldatzen ari dira ekonomikoki arauak eta bizitzeko modu hau. Mundu batetik besterako transformazioan gaude, atzera bueltarik gabe.
Esteban Alberdi protagonistak lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera.
Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkituko dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratuko da, bi mende eta erdiko jauzian: Azkoitian ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button