ARTEA

“Transito”, Arte Ederretako ikasleen erakusketa

UPV/EHU Arte Ederretako ikasleen lanak biltzen ditu Tránsito erakusketak; lanok erakusteko asmoz, Bilboko ZAWP guneak egitarau oparoa ondu du astebururako, maiatzaren 9tik 11ra bitarte.

Antolatzaileen arabera, “artista berrien obren hautaketa bat biltzen du (erakusketak), praktika, laborategiaren ideia transformazio prozesuan eta esperimentazioa, eta frogak eta hutsegitearen onarpena izanik denen arteko lotura”.

Bada, barikuan, maiatzak 9, inaugurazio ekitaldia izango da, 18:00etan, bai eta happening bat eta kontzertuak ere; kontzertuak Mankaos eta Memorandum taldeek emango dituzte.

Zapatuan, 19:00etan, mahai-ingurua izango da, eta bertan, Okela Sormen Lantegiak eta Amania Films-ek parte hartuko dute. Gero, kontzertuak izango dira: This Not Way eta Adrian Laurel a la Trompeta. Bi egun horietan, DJk ere izango dira, gau partean.

Domekan, azkenik, “Freak emanaldia, mikrofono irekiarekin” izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button