
Erabat finkaturik dagoen Haizetara fanfarreen, banden eta kaleko musikaren jaialdia ekainaren 20tik 22ra egingo da Amorebieta-Etxanon; aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da, eta hamar taldek parte hartuko dute.
Talde horien guztien instrumentuetatik funka, latindarra, reggaea, jazza, perkusioa, edo ska estiloko soinuak aterako dira datorren asteburuan Zornotzako kaleak musikaz blaitu arte.
Aurtengo nobedadeetako bat Japoniatik etorriko den Tokyo Brass Style taldea izango da, zeinak funk, ska, eta swing erritmoak Japoniako marrazki bizidunen melodiekin uztartuko dituen.
Italia, Erresuma Batua, Errumania, Polonia, Portugal eta Euskal Herriko musikariak era izango dira Amorebieta-Etxanoko kaleetan barrena; tartean, Ottoni Animati siziliarrak, Perhaps Contraption ingelesak, Krakow street band poloniarrak, Imperial Kikiristan frantziarrak, Bizu Coolectiveportugaldarrak edo Sugarri euskaldunak.