ARTEA

Irudigintza erradikalari buruzko tailerra

Bilboko Espacio Puerta guneak Irudigintza Erradikala izeneko tailerra abiatu du, ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Proiektu artistiko honen xedea da norberaren estiloa garatzea marrazkigintza askearen bitartez. Arte Ederretan lizentziadun Rosa Parmak eta Raul Dominguezek zuzenduko dute.

Tailerrean ariketak egingo dira, mundua marrazkiaren bidez ezagutzeko xedearekin. Beste helburu batzuk hauexek izango dira: behatzen ikastea eta marrazkira modu berrien bitartez gerturatzea. Horretarako, norberaren eta taldeko lana sustatuko dira.

Ikasturte osoak iraungo duen programan ondoko gaiak jasotzen dira: akuarela klaseak, serigrafia, fanzine txikien edizioa, irakasle eta artisten partaidetza, aire librean marraztea eta kanpoko erakusketak ikustea. Antolatzaileek euren erreferentziak ere zerrendatuko dituzte, tartean, Ray Pettibon, Elena Aitzkoa, Izibene Oñederra eta Pablo Picasso.

Rosa Parma Bilbon bizi da, eta Arte Ederretan lizentziaduna da; Raul Dominguez, berriz, Barakaldo jaio zen, eta bere jardun artistikoa marrazkigintzan ardazten da.

Informazio gehiago: espaciopuerta.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button