
Euspot 2018ko edizioak publizitatea, sormena eta euskara uztartuko ditu berriz bere spot lehiaketaren zazpigarren edizioan. Aurtengo leloa, Irudi digitala gure bizitzako harremanetan izango da sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egiteko. Parte-hartzaileek maiatzaren 2ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko
Joan den urtean Euskal Herri osoko autoreek eginiko 51 lan aurkeztu ziren. Aurtengo edizioak berrikuntzak dakartza. Batetik, Audionetwork-ek eskainita, musika sinkronizazio onenaren saria izango da, eta bestetik, formazioan saiakera berezia egingo da.
Aurtengo leloaren harira, “sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek gure artean harremantzeko moduak ere baldintzatzen ditu. Nerabe zein helduok, sare sozialetan gutaz lantzen dugun irudiari garrantzia handiegia ematen ote diogu? Alderdi birtual horretan jasotzen dugun erantzun, oihartzun eta oniritzi edo oniritzi ezari kasu gehiegi egiten ote diogu?”….
Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 17an egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.
Informazioa hemen topatuko duzue.