BESTELAKOAK

Beldur Barik Topaketa Urola-Garaian egingo da

Aurtengo Beldur Barik Topaketa Zumarragan eta Urretxun egingo da, larunbatean, azaroak 29. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Emakundek bultzatutako, hiru Foru Aldundien eta EUDEL-en partaidetzarekin, Beldur Barik 2014 programaren amaiera egingo da.

Gazteei zuzendutako programan programak 224 ikus-entzunezko lan jaso dituzte, ikus-entzunezko lehiaketa dela medio. “Lan horiekin, neska eta mutilek erakusten dute nola egiten dieten aurre ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoerei errespetuan, parekidetasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerekin”.
Lanok askotarikoak izan dira: flashmob-ak, ozen irakurritako olerkiak, bideoklipak, fotomuntaketak, film laburrak, animazio proiektuak…

Azaroaren 29an Urola-Garaian egingo den topaketaren harira, askotariko ekitaldiak izango dira: ikus-entzunezko lanen sari-banaketa, tailerrak, prestakuntza-saioak, kalejira, eta abar.

Horrekin batera, azaroaren 25a ospatzeko (Emakumearenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna), Beldur Barik programa sutatzen duten instituzio guztiek puntu lila erabiltzera animatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button