IKUS-ENTZUN

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko XVIII. Jaialdia Gasteizen da

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko XVIII. Jaialdia Gasteizen izango da urriaren 19tik 21era, Florida Zinemetan. Jaialdia 2009tik egin da Gasteizen, eta aurtengoa hemezortzigarren edizioa da.

Ekimenak munduko beste errealitateetan eta erronketan jarri nahi du fokua, munduari begiratzeko modu berriak bilatzeko. Zinema Ikusezina izenak ondo laburbiltzen du zertaz ari den: garrantzirik hartzen ez duten istorioei eta gaiei lekua ematen die ekimenak, askotan bazterrean geratzen direlako, baina egunotan, pantailan agertuko diren errealitate desberdinak ezagutu ahalko ditu ikusleak.

Gaur berton, Marilyn Solayak zuzendu duen Estrés filma ikusi ahalko duzue. “Gaur egungo Kuban, hainbat pertsonek gaixotasunari, pobreziari eta deserrotzeari egin behar diete aurre, bizirauten eta maite dituztenak zaintzen saiatzen diren bitartean. Haien istorioak Habanan gurutzatzen dira, non maitasunagatik eta errukiagatik denek gezurra esaten baitute, ahal duten moduan aurrera egiteko”.

Datozen egunotako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button